Aloña Mendik Antzuolan jokatuko dituen partidetako sarrerak dohainik izango dira

Koldo Zubia Salas 2022ko ira. 15a, 15:35

Aloña Mendik domekan Hernaniren aurka jokatuko du etxeko lehen partida, Antzuolan. Sarrerak doan izango dira. Eztalan jokatuko ditu denboraldiko etxeko lehen partiduak Aloñak, Azkoagainen belar artifiziala aldatzeko lanetan ari direlako oraindik.

Azkoagain futbol zelaiko lanak bukatu artean, Aloña Mendik Antzuolan jokatuko ditu etxeko partidak. Hori dela eta, ohorezko erregional mailako taldearen partidak ikustea dohainik izango dela adierazi du Aloña Mendi KEk.

Domeka honetan –irailak 18– 16:30etan jokatuko du Aloña Mendik etxean lehen partida, Hernaniren aurka. Taldeak etxetik kanpo Aretxabaletan lortu zuen garaipenaren bidetik jarraitu nahi du, denboraldi hasierako sentsazio onak berresteko.

Antzuola Kirol Elkartekoek hainbat zozketa egingo dituzte partiduan zehar. Lortutako etekina Antzuola Elkartekoek jasoko dute.

Bide batez, Aloña Mendi KEk esker ona adierazi nahi izan die Antzuola KEko ordezkari guztiei, Eztala futbol zelaian entrenatu eta jokatzeko eman dizkieten erraztasun guztiengatik.

Bazkide txartelak banatzen

Bestetik, Aloña Mendi Kirol Elkartetik bazkide txartelak ari dira banatzen etxerik etxe eta posta arruntez. Norbaitek txartela jasotzen ez badu, zuzendaritzako batzordeko kideekin harremanetan jartzeko eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak