Kideen artean eskarmentu handiko musikari oñatiarrak dituen taldeak aurten kaleratu duen ‘Erregaia’ diskoko piezetako bat da ‘Handitzen naizenean’. Ibai Arrieta usurbildarraren ardura izan dira bideoaren ideia, grabazioa eta edizioa, eta taldekideek azaldu dutenez, Oñatin grabatu zuten joan den maiatzeko egun “oso hotz” batean. Taldeak emango duen hurrengo kontzertuen artean Oñatiko jaietan eskainiko duena dago.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.