Txorimalo jantzita egin dute San Martin auzoko jaien aurkepena auzotarrek

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko ira. 14a, 11:20

Jaiak ospatuko dituzte asteburuan San Martin auzoan eta buruhandiak jantzita dituztela egin dute prestatu duten egitarauaren aurkezpena, hariztian.

Egubakoitz iluntzerako eta zapaturako antolatu ditu ekintzak San Martin auzoko jai batzordeak auzoko jaiak ospatzeko. Hauxe da egitarau osoa:

  • Egubakoitza, hilak 16:
    • 18:58ean, itxaflero jaurtiketa
    • 18:59an, Martintxo txarrixan subidoia
    • 19:07an, txorimaluak
    • 19:13an, pintxopotea
    • 22:04 - Kontzertuak: Unidad Alavesa, Braulio eta Penny Fleck 
  • Zapatua, hilak 17:
    • 11:00etan, tikitrail
    • 12:00etan, Oñatz dantza taldeko haurren erakustaldixa
    • 12:30ean, herri kirolak
    • 14:30ean, auzo bazkarixa
    • 16:00etan, mus txapelketa
    • 16:00etan, 'Ametsgile', Betzaida Urtaz ipuin kontalaria
    • 17:00etan, tatuaje tailerra
    • 18:30ean, txorimaluak
    • 18:30ean, zerbeza ferixia
    • 19:00etan, kontzertuak: Deiedra eta Mentertz
    • 21:00etan, Martintxo txarrixan bajonazua
           
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak