Igeriketa ikastaroak adin ezberdinetako umeendako antolatu dituzte eta aste barruan zein asteburuan izango dira. Nagusiendako ur ekintzen artean, berriz, hauek daude: igeriketa terapeutikoa, matro igeriketa, aquagym, aquapower eta aquatraining.
Izenak kiroldegiko harreran eman behar dira irailean. Plazak mugatuak dira eta izen ematearen hurrenkeran onartuko dituzte.
