Arantzazuko auzotarrek inoiz baino gogo gehiagorekin heldu diete jaiei

Hasier Larrea 2022ko irailaren 11

Bi urtean ezin izan dute ospatu, baina aurten bai, eta nola, gainera. Atzoko dantzaldiarekin eta gaurko otordutxoarekin jarri diote ginga festari.

Ostiralean hasi zituzten Arantzazuko jaiak, patata-tortilla lehiaketarekin. Zapatu goizeko mendi bizikleta irteerara 60 parte hartzaile azaldu ziren, kontuan hartzeko kopurua, ezbairik gabe. Auzo bazkaria egin zuten jarraian, eta 80 lagun animatu ziren guztira. Bazkal ostean, irudietan ikusten den bezala, ederto pasa zuten dantzaldian. Bertsoak ere presente egon ziren, Aitor Tatiegi eta Urko Arregi bertsolarien kantuekin. Txorizoz eta saldaz osatutako otordutxoa egin dute gaur jaiak borobiltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak