Udako bainu denboraldi hasieran gertatu zen bezala, orain ere enterokoko bakteria asko, neurritik gora, atzeman dituzte Usakon atzo, eguaztena, egindako analitiketan, eta bainua debekatu egin dute domeka arte. Emaitza horien berri emanez jaso berri dute Osakidetzako deia udaleko kirol zerbitzuetan eta ondorioz Usakon bainua debekatuta dagoen berria eman dute eurek.
Justu domekan, irailak 11, bukatzen da Usakoko udako bainu denboraldia; sorosle zerbitzua egongo den azken eguna.