Gaur eta bihar hasiko dute herriko ikasleek ikasturte berria

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko ira. 7a, 10:16
Ume bat arbela erabiltzen (Argazkia: rawpixel)

Elkar Hezin eta Txantxik ikastolan gaur, eguaztena, hasiko dute ikasturtea eta Urgainen, bihar. COVID protokolorik gabe hasiko dute ikasturtea.

2020ko martxoan itxialdia heldu zenetik ikastetxeetan ezarritako COVID protokolo barik hasiko dute ikasturtea gaur eta bihar herriko ikasleek; autobusa hartu dutenek, baina, maskara jarri beharko dute han. Sartu-irtenak ere lehen bezala egingo dituzte. Horrez gain, ikastetxe bakoitzak egin dituen obrak ere ikasturte honetan estreinatuko dituzte: Urgainen, esaterako, sukaldea eta jangela berriztu dituzte; Elkar Hezin Behebarrua gunea egokitu dute eta Txantxiku ikastolan, bigarren hezkuntzakoek, instalazio berrituak erabiliko dituzte.

Gaur, eguaztena, dira hastekoak Elkar Hezin eta Txantxiku ikastolan eta bihar, eguena, Urgainen. Lehen egunak goizez bakarrik egingo dituzte, eta ikastetxe bakoitzaren egutegiaren arabera hasiko dira goiz eta arratsalde. Ikast

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak