Joan den domekan jai giroa Lizargaraten egon zen, eta oraingo asteburuan Bidebarrietara lekualdatuko dira aisialdiko ekitaldiak. Gaur, egubakoitza, 18:00etan hasiko dira auzoko jaiak, 19:00etan txorimaloen kalejirari, pintxo-poteoari eta garagardo artisauen dastaketari paso emateko. 21:00etan, Beerpong txapelketan parte hartzeko aukera egongo da, eta 22:00etan, La Rekba, Inguma, Dirty Old Gasteiz eta Arene 6 taldeek zuzeneko kontzertua eskainiko dute.
Bihar goizean, haurrek puzgarri eta esku-jolasetan izango dute entretenimendua, eta 17:00etan, muslariek txapelketan. Gauerako, erromeria eta DJak daude programatuta.
Azkenik, domekan, Oñatzeko dantzari gazteek emanaldia eskainiko dute, 12:00etan; 14:00etan, ostera, auzo bazkaria egongo da. 19:00etan, Udalak antolatzen duen Kalean egitasmoa borobilduko du Trapu Zaharrak konpainiaren Turistreatzen kale-antzezlanak. Eta 21:00etan amaituko dira jaiak, zozketarekin.