Lizargarate Trikitizale Elkarteak antolatuta, ohiko osagaiak izan zituen egunak: trikiti doinuak, herri kirolak eta bazkaria. Pozik daude elkartekoak, "oso giro ona" egon zelako eta parte-hartze handia: "147 lagun elkartu ginen bazkarian. Herri kiroletan ere parte-hartzea handia izan zen. Egun polita izan zen, bai". Sariak ere banatu zituzten: irrintzi onena egin zuena, bolotako txapelduna eta urdaiazpikoaren pisua asmatu zuena.