Aurten 23 urtez azpiko 8 bikotek eta gazte mailako beste 8 bikotek parte hartuko dute. Nagusien mailan, Iñigo Erle oñatiarrak Oberena klubeko Josu Igoarekin jokatuko du, eta gazte mailan, Peru Etxegaraik Lapke taldeko Egoi Telleria izango du bizkartzain.
Nagusi zein gazte mailako txapelketak kanporaketa zuzeneko formatuan jokatuko dira. Zehazki, final laurdenak, final erdiak eta finala jokatuko dira, denak Zubikoa kiroldegiko frontoian.
Final laurdenak irailaren 1ean, 3an, 8an eta 10ean egongo dira jokoan, final erdiak irailaren 15ean eta 22an, eta finala urriaren 2an.