Madalen Etxegaraik eta Enara Gamindek osatutako bikoteak Amaia Aldai eta Andrea Capellanen aurka neurtuko ditu indarrak txapel preziatuarekin egiteko. Ligaxkako partiduan 22-21 irabazi zuten azken hauek, errebantxarako abagune aproposa izango dute, beraz, aurrelari oñatiarrak eta Gaminde atzelariak.
Finalaren aurretik hirugarren eta laugarren postuak egongo dira jokoan. Uxue Oses atzelariak Olatz Arrizabalagarekin jokatu izan du txapelketa, baina bere ordez bailarako beste pilotari bat, Maddi Barrokal, izango da kantxara aterako dena. Bi debagoiendarrek Leire Garai eta Itxaso Erasunekin neurtuko dituzte indarrak.