San Lorentzo auzoko jaiak ospatuko dituzte egubakoitzetik domekara

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko abu. 2a, 10:51
2018ko Potx eta Lotx pailazoen emanaldia (Irudia: San Lorentzoko jai batzordea)

Hilaren 5etik 7ra ospatuko dituzte Oñatiko San Lorentzo auzoan festak. Hiru egunetarako egitaraua antolatu dute. Trikipoteoa, txorimaloak, kontzertuak, pilota partidak eta mus txapelketa izango dira, besteak beste.

Asteburu honetan festak egingo du eztanda Oñatiko San Lorentzo auzoan. Egubakoitzean, abuztuaren 5ean, itxafleroen jaurtiketarekin emango zaie hasiera jaiei. Hiru eguneko festak igandean amaituko dira Aiert Alberdiren kontzertuarekin.

Egitaraua

Abuztuak 5, egubakoitza

  • 16:00 Itxaflero jaurtiketa
  • 16:30 Aratz Ugarteren omenezko XIII. MTB. Trabesia (Jai batzordea ez da kargu egingo zerbait gertatzen bada)
  • Arratsaldean zehar, San Lorentzoko VII. Pilota Txapelketako kanporaketak
  • 17:30 Txorimaloak
  • 18:30 Trikipoteoa
  • 22:30 Cronopios eta Mugi Panderoa erromeria taldearen kontzertuak

Abuztuak 6, zapatua

  • 16:00 San Lorentzoko XXVII. Mus Txapelketa (Eltzia tabernan)
  • 18:00 Potx magoaren 4.0. ikuskizunaren estreinaldia
  • Arratsaldean zehar, San Lorentzoko VII. Pilota Txapelketako finalerdiak eta finala
  • 19:00 Pintxopoteo musikatua auzoko tabernetan
  • 22:30 Balarrasa, The Clayton eta Erroka taldeen kontzertuak

Abuztuak 7, domeka

  • 22:00 Aiert Alberdiren kontzertua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak