Bidebarrietan daude Gizarte Zerbitzuetako bulegoak eraberritu egingo dituzte. Udazkenean hasi gura dituzte obra horiek, eta lanak iraun bitartean erabiliko dituzten bulegoak prestatzen ari dira orain. Ramon Irizar parkean ari dira egokitzen behin behineko bulego horiek. Irulen eraberritze eta eraikuntza enpresa ari da lanak egiten, Aitziber Izura Egurbide arkitekto teknikoak osatu duen proiektuaren arabera.
Lanak hasita dituzte eta abuztu-irailean amaitu eta lekualdaketa irailean egitea aurreikusten dute gizarte zerbitzuetako arduradunek.