Arantzazuko santutegian abestuko du Ganbara Abesbatzak

Amaia Txintxurreta Guridi 2022ko abu. 22a, 09:32

Ganbara Abesbatzak iaz Arantzazuko Santutegian eskaini zuen 'Total Bach' kontzertuko une bat.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, eguenean, hilak 25, eskainiko du Ganbara Abesbatzak kontzertua Arantzazuko santutegian 19:00etan. Pablo Solozabal konpositore donostiarraren omenezko kontzertua izango da.

Haritza eta ihia. Sorozabali omenaldia izeneko kontzertua izango da hilaren 25ean Arantzazuko santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan. Pablo Sorozabal konpositore donostiarraren jaiotzaren 125. urteurrena betetzen den honetan, Ganbara eta Easo abesbatzek haren "errepertoriorik euskaldunena" miatuko dute, euskal folklorearen ondarea osatzen duten kantuen aukeraketa eginda. Bertan parte hartuko du, besteak beste, Oñatiko Aita Madina txistulari taldeak ere.

Sarrerak 18 eurotan eskura daitezke –13 eurotan ikuspen murriztuan– hemen.

Aurretik ere hartu du parte Ganbara Abesbatzak musika hamabostaldiaren irekiera egunean, hilaren 2an. Donostiako San Inazio elizan izango zen zuzeneko hura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak