Eider Egaña hasi da talde babazrorroan lanean, denboraldiaurrea prestatzen. Alavesek fitxatu du, eta oñatiarrak talde gasteiztarrean egingo ditu datozen hiru denboraldiak. Hala, Egañaren asmoa da futbola eta ikasketak bateragarri egitea, Soin Hezkuntzako ikasketak egingo ditu eta. Aipatu moduan, Alavesen ibarreko bi jokalari izango dira, bertan da-eta Elene Errasti. Aretxabaletako aurrelariak ere Euskal Ligako taldean jokatuko du, baina hark ere iaz egin zuen debuta maila gorenean. Bigarren taldean jokatuko dute biek, baina lehenengo taldearen dinamikan sartuta ibiliko dira. Bi horiez gain, Uxue Iparragirre antzuolarrak Eibarko maila nazionaleko taldean jokatuko du, eta baita Realean dabilen Elene Guridi oñatiarrak ere.