Caixabank txapelketako lehen jardunaldia amaituko dute gaur, egubakoitza, Oñatin (22:00). Eta, hain zuzen, buruz buruko txapeldun Lasoren lesioak baldintzatu egin du gaurko saioa. Baiko enpresatik aurreratu dute sanferminetako lau eta erdikoan izandako lesioa gainditzeko bidean dela Laso, ondo errekuperatzen dabilela giharrean izandako hausturatik, baina, zoritxarrez, ez da Oñatin egongo. Hala, Artolak hartuko du pilotari nafarra ordezkatzeko ardura, eta Martijarekin batera Caixabankeko txapelketa irabazteko bikote faboritoetako bat izango dute aurrean: Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a izango dituzte aurrean.
Pilota jaialdiaren atarikoan, Victorrek eta Arbizuk Egiguren V.aren eta Erostarberen kontra jokatuko dute. Sarrerak, aurrez, Aloñamendi, Izarraitz eta Arrano tabernetan eros daitezke, eta Txokolateixan. Internetez, berriz, 25 euroko sarrerak geratzen dira, hemen.