Trafiko kontrolak egingo dituzte udaltzainek Oñatin bi aste hauetan

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko uzt. 21a, 13:05

Aste honetan Bidaurretan jarritako kontrola.

Dokumentazio, alkohol eta droga kontrolak egingo dituzte, zehazki. Kontroletan, ibilgailuak, motorrak eta bizikletak geldituko dituzte,

Trafiko arduradunek aldian-aldian egiten dituzten kontroletara batu da Oñatiko Udaltzaingoa eta herriko hainbat puntutan kontrolak jarriko dituzte uztaileko azken bi aste hauetan, goizez eta arratsaldez. 

IT-ITV errebisioak, asegurua eta bestelako dokumentazioa egunean dauden egiaztatuko dute udaltzainek kontrol hauetan eta alkohol eta drogak antzemateko frogak ere egingo dituzte tarteka. 

Aste honetan hasi dira horrelako kontrolak egiten eta hurrengo astean ere egingo dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak