Kendu dute belarra Azkoagainen

Amaia Txintxurreta Guridi 2022ko uzt. 21a, 11:06
Atzo eguerdian Azkoagainek zeukan itxura, belarra kenduta.

Dagoeneko egin dituzte lehen lanak Azkoagainen. Atzo, eguaztena, esaterako argazkiko itxura zeukan; kendu dute dagoeneko lehen zegoen belarra.

Belar artifizial berria jarri, zelai azpian dagoen drainatze arazoa konpondu, horma indartu eta sarea aldatuko dituzte Azkoagainen. Uztaila eta abuztu bitartean egingo dituzte lan horiek eta dagoeneko itxuraldatuta dago futbol zelaia, izan ere, dagoeneko kendu dute aurretik zegoen belarra.

Lanak abuztua bukatu orduko amaitzea aurreikusten dute, eta ondorioz, Aloña Mendiko jokalariek denboraldi aurreko prestaketa lanak Larrañako futbol zelaian eta ondoko herrietako zelaietan egitea da euren asmoa.

Irailaren 11n hasiko du Aloña Mendik 2022-2023ko ikasturteko liga eta denboraldi hasierarako lanak bukatuta egotea espero duten arren, "zuhurtziagatik", Aloña Mendi elkarteko futbol sailak Gipuzkoako Futbol Federazioari eskatu dio ligako lehen bizpahiru partiduak aurkariaren etxean jokatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak