Iluntzean, 19:15ean, altxa dute Nafarroako bandera eta ikurrinarekin batera jarri plazako mastan. Hortxe egongo dira biak aurrerantzean. Nabarraldeko taldeak egindako eskaera izan da. Ekaineko osoko bilkurara EH Bilduk mozio moduan eraman zuen eta onartua izan zen. Horrela, gaur, uztailak 19, jarri dituzte ikur biak bata bestearen ondoan eta herriko plazan, "herri bakarraren bi ikur direla adierazteko".
Bi ikur, herri bakarra mozioa ekainaren 30eko osoko bilkuran bozkatu zuten. EH Bilduk alde bozkatu zuen eta EAJ abstenitu egin zen, testuarekin jasotzen duenarekin bat etorri arren ez dutelako ikusten betirako bi ikurrak hor egotea, eta testuan ez zelako denborarik aipatzen.

