Sanmigeletako jaien egitarauko azalak hemen, gustukuena aukeratzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko uztailaren 19a

Aurkeztu diren lanak.

Iraileko eta urriko jai nagusiak jasoko dituen egitarauko azal lehiaketara aurkeztutako lanak erakutsi eta bozkatzeko moduan jarri ditu Udalak, herritarrek euren gustukuena zein den esateko.

Pertsona bakoitzeko bozka bakarra onartuko da eta parte hartzeko azken eguna uztailak 25 da. 

Herritarren botoz erabakiko da irabazlea eta beretzat izango da 500 euroko saria.

Hemen sartuta aukeratu eta eman behar da botoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak