Datorren urteko fitness ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko uzt. 19a, 10:50

Trx egiten (Argazkia: PxHere).

Datorren ikasturtean Zubikoa kiroldegian eskainiko dituzte fitness ikastaroetan izena eman daiteke dagoeneko. Uztailean, lehentasuna izango dute aurretik ibili direnek. 

Guztira hamasei fitness ikastaro eskainiko dituzte Zubikoa kiroldegian datorren ikasturtean, irailaren 15etik aurrera, eta izenea ematea aste honetan zabaldu dute. Goizez eta arratsaldez daude ekintzak, batzuk astean behin eta beste batzuk birritan. Ikastaroak dira: body tono, body balanze, Trx, hore street, hypopresiboak, areto yoga, hiit, krossfit, hatha yoga, body tao, gimnasia terapeutikoa, pilates, fit bike, zumba, hirugarren adinekoendako gimnasia eta gimnasia egokitua.

Uztailaren 31ra bitartean, aurreko ikasturteetan ere ibili direnek izango dute lehentasuna. Eta aukera zabalduko zaie herritar guztiei abuztuaren 1etik irailaren 8ra. Ikasturtea hasi aurretik ate irekiak egingo dituzte, iraileko bigarren astean. 

Izen-ematea online egin behar da, edo kiroldegiko harrerara joanda. Bakoitzak bere esterilla, toalla bat eta hidratatzeko ontzi bat eramatea gomendatzen da. Baja-eskaera, jarduera hasi aurreko hilaren 25a baino lehen egin behar da; ondoren egiten bada, osorik kobratuko da dagokion tasa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak