Mikel Olalde oñatiarrak irabazi du Kantoikrit lasterketa

Mireia Bikuña 2022ko uzt. 17a, 09:00

Henriquez, Olalde eta Mugarza, Kantoikriteko podiumean.

Hasiera-hasieratik ipini zen lasterketa buruan, eta itzuliz-itzuli eutsi egin zion lehen postuari. Atzetik, bigarren eta hirugarren posturako, lehia gogorra izan zuten Iñigo Mugarza oñatiarrak eta Jose Enrique Henriquez marindarrak. Azken hori sailkatu zen bigarren, esprintean.

Inoizko Kantoikrit oñatiarrena izan da aurtengoa. Alde zaharreko kaleetan jokatutako proban 32 txirrindularik hartu zuten parte, eta haietatik zazpi oñatiarrak. Eta, lehenengoz, etxeko ziklista bat izan zen txapeldun. Are gehiago, hamabik bukatu zuten proba, eta horietatik bost etxekoak ziren. Lehen bosten artean, hiru oñatiar, eta podiumean, bi.

Kantoikriteko azken irabazleen faltan, jakinezkoa zen piñoi finkodun probako txapelduna, podiumaren gorengo lekura estreinazko igoko zela. Eta, hautagaien artean, bazeuden etxekoak, baina, guztien gainetik, Iker Ezkibel eskoriatzarra zegoen.

Ezkibelen zulaketa

Lehen bi itzulietan Ezkibelek markatu zuen erritmo bizia, baina, zulaketa izan zuen, eta une hori aprobetxatu zuen Olaldek lasterketa buruan ipintzeko. Harekin batera, Mugarza eta Henriquez. 

Abiadura handiko lasterketa eta zirkuitu itxikoa izanik, proba zabaltzen zuen motorrak doblatzen zituen ziklistek proba utzi behar izan zuten. Hala, azken hiru itzulietara, hamabi ziklista heldu ziren.

Ordurako baina, Olaldek, Mugarzak eta Henriquezek dezenteko tartea zuten, podiumeko postuak beraien artean banatzeko. Olaldek ez zien aukerarik eman atzekoei, eta 18 segundoko aldearekin sartu zen, garaile, Foruen plazako helmugan.

Sailkapena

  1. Mikel Olalde Uribe (Oñati): 0.39.54
  2. Jose Enrique Henriquez (Marin): 0.40.12
  3. Iñigo Mugarza (Oñati): 0.40.12
  4. Xabi Aiastui (Oñati): 0.40.46
  5. Luis Brenes (Bartzelona): 0.40.48
  6. Ander Gartzia Isasi (Oñati): 0.40.50
  7. Carlos Beltran Pacheco (Sevilla): 0.41.24
  8. Enrique Martin Zabalza (Bilbo): 0.42.07
  9. Diego Garcia Mellen (Gasteiz): 0.42.15
  10. David Perez Serrano (Bartzelona): 0.42.24
  11. Brandon Castillo (Bartzelona): 0.42.24
  12. Mikel Roldan Ugarte (Oñati): 0.42.40
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak