Gazte mailakoen Arantzazuko igoera zapatu arratsaldean

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko uzt. 15a, 18:58

Ulma Aloña Mendi taldeko txirrindulariak eta entrenatzaileak, otsailean egindako aurkezpenean.

Oñatikoak ez ezik, Bergarako, Antzuolako, Eskoriatzako eta Aramaioko txirrindulariak ere badira Ulma Aloña Mendiko gazte mailako taldean, eta denek hartuko dute parte, elastiko gorria jantzita, bihar arratsaldean egingo den Arantzazuko Igoeran.

Arantzazuko Igoera dute gazte mailako txirrindulariek zapatu arratsaldean, eta hantxe izango dira Ulma Aloña Mendi taldekoak. Kolore gorriko Oñatiko elastikoarekin, baina, txirrindulari oñatiarrak ez ezik Debagoieneko beste herri batzuetakoak ere izango dira. Izan ere, bailarako selekzioaren itxura du talde horrek.

Bederatzi txirrindulari

Bergarako, Antzuolako, Eskoriatzako eta Aramaioko txirrindulariak ere badira Aloña Mendiko gazte mailako taldean Oñatikoekin batera. "Ondoko herrietan, Arrasaten eta Bergaran, kasu, ez dago kategoria honetako talderik eta hona etorri dira txirrindulariak. Elkarrekin egin dituzte neguko entrenamenduak eta orain, behin lehiaketak hasita, bakoitzak bere prestaketa egiten du", dio Aloña Mendi txirrindulari saileko presidente Kepa Umerezek.

Horrela, bada, taldea osatzen duten bederatzi txirrindulariek hartuko dute parte zapatuko Arantzazuko Igoeran: Aratz Arenaza eta Liher Eguren bergararrek, Antzuolako Unax Errastik, Eskoriatzako Ibon Larrañagak, Carlos Ugarte aramaioarrak eta beste lau oñatiarrek: Haritz Arregik, Xabat Castañosek, Aimar Madinak eta Markel Zubiak. Ondoan izango dituzte entrenatzaileak: Julen Arkauz, Mikel Fernandez eta Julen Otero.

69 kilometroko proba

Arantzazun egongo da helmuga, eta Oñatin, Triana auzoan, irteera. Baina bederatzi kilometro baino gehiago egin beharko dituzte lasterketa amaitzeko. Izan ere, Oñatin abiatu eta Arrasate aldera joango dira; hango Eroskiko biribilgunean buelta hartu eta Torreauzotik hilerrira aldera hartuta, Osintxuraino; handik Oñatira heltzean hartuko dute Arantzazuko errepidea. "Urtiagain aurreko aldapa gogorra da, baita baita Arantzazuko aparkalekutik Sindikarainokoa ere. Zapaturako, gainera, bero handia dago iragarrita, eta horrek ez du askorik lagunduko", dio presidenteak. 15:30ean hasiko da lasterketa, eta, zenbatek parte hartuko duten momentuan jakingo badute ere, 80ren bueltan izango direla uste du Umerezek.

Iruñeko itzulia

Txirrindularitza lasterketen sasoia da hau eta udazkenera bitartean hainbat probatan hartuko dute parte Aloña Mendiko txirrindulariek. Hilabete honen bukaeran bertan, Iruñeko Itzulian izango dira; hiru eguneko itzulia da

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak