Lizargarate egunerako txartelak aurrez hartu behar dira

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko abuztuaren 7a

Lizargarate eguneko erromerian, dantzan.

Herri kirolak, bazkaria eta erromeria egongo dira, besteak besteak, abuztuaren 28an egingo den aurtengo Lizargarate egunean. Jatorduetarako txartelak BiziPozen daude salgai.

Abuztuaren 28an, hileko azken domekan, ospatuko da Lizargarate eguna. Hauxe da prestatu duten egitaraua:

  • 11:00etan, hamaiketakoa
  • 12:00etan, herri kirolak
  • Jarraian, bolo txapelketa
  • 14:00etan, bazkaria
  • Bazkal ostean, erromeria Laja eta Lutxurdixoren eskutik
  • Iluntzean, afari-merienda
  • Jarraian, erromeriaren jarraipena

Txartelak hilaren 18a aurretik

Hamaiketarako, bazkarirako eta afari-meriendarako txartelak aurrez erosi behar dira. BiziPozen daude salgai eta hilaren 18a da erosteko azken eguna. Prezioa: 30 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak