Juldain eta Anduaga farmaziak egongo dira zabalik udako lehen txandan

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko uztailaren 14a

Kale Barrian dago Juldain farmazia.

Zapatuan sartuko dira udako egutegian herriko farmaziak. Horrela, uztailaren 16tik abuztuaren 15era Juldain eta Anduaga farmaziak egongo dira bakarrik zabalik.

Zapatutik irailaren 16ra bitartean bi farmazia egongo dira bakarrik zabalik Oñatin: bi lehenengo txandan eta beste biak bigarrenean:

  • Lehen txanda: uztailaren 16tik abuztuaren 15era. Zabalik: Juldain eta Anduaga
  • Bigarren txanda: abuztuaren 16tik irailaren 15era. Zabalik: Garate eta Igartua

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak