Trianan izandako erasoak salatu ditu auzoko jai batzordeak

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko uzt. 14a, 09:14

Goiena plazan jarrita zuten eszenatokia (Argazkia: Trianako jai batzordea).

LGTBIQ+ bandera erre eta bi herritarrek eraso sexista jasan zutela adierazi du auzoko jai batzordeak. Trianako jaietan horrelako erasorik ez dituztela onartuko gaineratu du.

Joan den asteburuan ospatutako Trianako jaiak "ederrak" izan arren, "izandako gertaera eta eraso sexista" salatu du auzo horretako jai batzordeak: "bi herritarrek jasotako eraso sexista eta eszenatokian jarrita zegoen LGTBIQ+ kolektiboaren bandera erretzea". Trianako jaietan horrelako erasorik ez dituztela onartuko gaineratu du jai batzordeak.

Sare sozialen bitartez egindako salaketan dioten moduan eta jai batzordeko kideek Goienari baieztatu dioten moduan, egubakoitzetik zapatura bitarteko gauean izan ziren erasoak. Trianako jaixetan ere ez dugu inolako erasorik onartuko zioen pankarta zuten jarrita eszenatokian, mugimendu feministaren eta LGTBIQ+ mugimenduaren bandera banarekin batera. Bada bigarren hori erreta zegoela konturatu ziren jai batzordekoak zapatuko ordu txikietan. Bi herritarrek jasandako eraso sexistaren lekuko ere izan ziren jai batzordekoak eta esku hartu zuten: "horrelako portaerak ez ditugula onartzen esan eta joateko eskatu genion".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak