Oñatiko Pake Leku erretiratuen elkarteak telefono mugikorren erabileraren inguruko formazio tailerra antolatu biharko, eguna: Adinekoak eta mugikorren erabilera du izena ikastaroak.
Bihar, eguena, uztailak 14, da ikastaroa. 09:30ean, Pake Lekun. Joan gura duenak aurrez eman behar du izena gaur, eguaztena edo bihar, eguena, 10:00etatik 12:00etara.
Imsersoko egonaldiak
Bestalde, Imserso turismoko informazio orria ere eskura dute Pake Lekun horri buruzko informazioa gura duen edonori eskaintzeko. Diruz lagundutako egonaldien programa zabalik dago uztailaren 19 arte. Pake Lekuko bulegora joanda eska daite informazio gehiago edo eskaerak egiteko laguntza. Bulego ordutegia: martitzenak, eguaztenak eta eguenak, 10:00etatik 12:00etara.
