"Haritza eta ihia. Sorozabali omenaldia" izeneko kontzertua egongo da gaur Arantzazuko santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan. Pablo Sorozabal konpositore donostiarraren jaiotzaren 125. urteurrena betetzen den honetan Ganbara eta Easo abesbatzek bere errepertoriorik euskaldunena miatuko dute, euskal folklorearen ondarea osatzen duten kantuen aukeraketa batekin. Sarrerak: 18 euro (13 euro ikuspen murriztua)
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.