'Frontona' antzezlana eskainiko dute bihar

Amaia Txintxurreta Guridi 2022ko uzt. 5a, 11:05

'Frontona' antzezlaneko une bat. (Argazkia: 'Frontona').

Kalean 2022 udako kultur egitarauaren barruan, bihar, eguaztena, Frontona antzezlana eskainiko dute plazako frontoian 19:00etan. Eguraldi txarra egiten badu, Zubikoako frontoian izango da emanaldia.

Arteola taldeko Josu Artutxak, Andoni Egañak, Iñigo Otaegik, Anne Maizak, Unai Ormaetxeak eta Janire San Sebastianek eskaniko dute Frontona antzerkia.

Sare sozialetan audio bat zabaldu dute emanaldiaren berri ematen, eta bertan diote bertsoa, dantza, pilota eta batez ere umore ona oinarri duen ikuskizuna izango dela. "Zatoz eta erakuts iezaguzu zenbat dakizun Oñatiz eta Euskal Herriaz. Funtzio bakar eta errepikaezina izango da", gaineratzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak