Asteburu honetan, Trianakoak

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko uzt. 5a, 11:40

Yogurina Borova (Argazkia: Flickr)

Trianako jaiak dira asteburuan. Egubakoitz iluntzean jaitsiko da Astotrasto eta domeka iluntzean Xolonpon omenezko traka bota bitartean, musika, jolasak, pintxoak, txorimaloak, mus txapelketa, marrazki saioak eta photocall-a egongo dira, besteak beste.

Hauxe da Trianako jaietako egitaraua:

  • Uztailak 8, egubakoitza
    • 19:00etan, Astotrastoren jeitsiera
    • 19:00etan, Totai - Boliviar pintxoak
    • 19:30ean, presoen aldeko elkarretaratzea
    • 22:00etan, kontzertuak (Mentertz + Doce C Klik+ Maixa eta Malakias)
    • 00:00etan, bikote jolasak.
    • Ordu txikittan helduentzako marrazki sai0a.
  • Uztailak 9, zapatua:
    • 12:00etan, umeentzako marrazki saioa + sari banaketa
    • 15:00etan Ilinti kafea
    • 16:00etan, mus txapelketa
    • 17:00etan, ur pistola gerra (ekarri norberak bere pistola)
    • 19:00etan, txorimalo eta erraldoien kalejira, dultzaineroek lagunduta
    • 19:00etan, Totai-Boliviar pintxoak
    • 20:00etan, Erruki erromeria
    • 23:00etan, kontzertuak (Erruki erromeria + Yogurinha Borova)
    • Gau osoan zehar photocall-a
    • Ordu txikittan zizka-mizkak
  • Uztailak 10, domeka:
    • 10:00etan, goiz eresia; 13:00 Oñatz dantza taldeko gaztetxoen saioa
    • 15:00etan, auzo bazkaria
    • 19:00etan, bertso saioa: Txaber Altube, Ane Zuazubizkar, Lourdes Ondaro eta Urko Arregi)
    • 21:00etan, Xolonpon omenezko trakia

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak