Basoaren hotsa, musikaz lagundua

Miren Arregi Amasorrain 2022ko uztailaren 2a

Berezao auzoan egin dute kontzertua bart Ganbara Faktoriaren baitako Hots eta Ganbara Abesbatzek. Musikak eta ingurunearen xarmak bat eginik, liluraz betetako kontzertuaz gozatu dute han batutakoek.

Badira urte batzuk Ganbara Faktoriak udako gauak ekimena abiatu zuenetik. Ordutik, ez du hutsik egin uda sasoian musika herriko txoko desberdinetara eramateko nahiak. Iaz Asentzioko ermitan egin zuten, eta aurten Berezao izan da aukeratutako tokia. Hots Abesbatzak egin zituen irekiera lanak eta gero etorri zen Ganbara Abesbatzaren txanda. Bukaeran, elkarrekin kantatu zituzten bi abesti.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak