Torreauzoko krosa "inoizko zabalena" izan dadin nahi dute

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022ko uzt. 1a, 11:12

Aniztasun funtzionala duten bost gaztetxok egingo dute, hiruk handbike-an eta hanka galdutako batek ere bai.

10:30ean korrikalarien tropel handiena lasterka hasi aurretik izango da, 10:15ean, eta, beste behin ere, "kirolaren balio integratzailea" ikustarazteko asmoz, aniztasun funtzionala duten bost haur eta gaztetxok, handbike-ean ariko diren beste hiruk eta lan istripuan hanka galdutako lagun batek, patinekin, emango diote hasiera domekan Torreauzoko krosaren 23. edizioari –mugikortasun arazoak izan, parte hartu nahi eta oraindik izenik eman ez dutenentzat, jasone_elorza@yahoo.es helbidea jarri du eskura antolakuntzak; gainerakoentzat, www.herrikrosa.eus, domekako 09:00ak arte, gaurko 22:00ak arte merkeago–.

Ibilbidea betiko bera izango da, Olateko joan-etorria, 7,6 kilometrokoa, eta proba antolatzen duen Abixaran elkarteak taldean izena ematera deitu ditu korrikalariak. "Hiru lagun elkartu eta talde-izen berberaz inskribatzea nahikoa da. Opari bereziak izango dira taldeentzat, eta baita emakumeentzat ere", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak