Javier Oleaga oñatiarra Mondragon Unibertsitateko presidente izendatu dute

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko eka. 30a, 14:33
Javier Oleaga.

Mondragon Unibertsitatearen Kontseilu Errektoreak Javier Oleaga Mendiarach izendatu du Mondragon Unibertsitateko lehendakari berri. 2019tik karguan egon den Mikel Alvarez ordezkatuko du, eta aurreratu dutenez, 2026ra arte izango da presidente.

Mondragoni lotutako ibilbidea

58 urte ditu Oleagak eta goi mailako Industria Ingeniaria da. 2017az geroztik, Mondragon Korporazioko Osagaien Dibisioko zuzendari orokor eta presidenteordea da . Gainera, Mondragon Korporazioaren Kontseilu Orokorreko kide ere bada ordutik. Aurrez 26 urte eman zituen Coprecin lanean; 1990ean kalitate zuzendari moduan hasi zen, eta azken urteetan, 2000tik 2017ra, kooperatibako zuzendari nagusia izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak