Zinema eta kontzertu eskaintza uztailean, astero, gaztetxean

Amaia Txintxurreta Guridi 2022ko uzt. 1a, 09:52

Hilaren 7an argazkian azaltzen den Oñatiko Lee Kore taldeak eskainiko du kontzertua.

Martitzenetan, ikus-entzunezkoak emango dituzte Antixenako gaztetxearen kanpoaldean; eta eguenetan, zuzeneko kontzertuak egingo dituzte barruan.

Martizinema ekimenarekin, udako ikus-entzunezkoen es kaintza itzuliko da gaztetxearen kanpoaldera, aire librean eta doan. Hilaren 5ean eta 12an, 22:00etan hasita, Brinkola telesailaren hainbat atal eskainiko dituzte; hilaren 19an, ordu berean, Usual Suspects; eta 26an, 21:30ean, Paradisu zinema.

Bestetik, aurten estreinakoz, Sarerekin elkarlanean, euskal presoen eta iheslarien sostengurako kontzertu sorta antolatu dute Ostegunak etxera izeneko egitasmoan. Emanaldi guztiak 21:30ean izango dira, 3 euroren truke. Agertokira igotzen lehenak, hilaren 7an, Gasteizko Vibora taldekoak izango dira, eta ondoren, Lee Kore oñatiarren txanda izango da; hilaren 14an, Aretxabaletako Neallta Fola taldeak egingo du saioa; 21ean, Sukena oñatiarrek; eta 28an, Ondarroako Dena taldekoek. Antolatzaile dabilen Aitor Urizarrek azaldu du egitarau "oparoa" prestatu dutela gaztetxearen hamargarren urteurrena ospatzen jarraitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak