Gaur da jai nagusietako egitaraua osatzeko bilera

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko eka. 29a, 13:26

Herri Egunean egiten den artisau azoka.

Irailaren bukaeran eta urriaren hasieran ospatuko diren herriko jai nagusietako egitaraua osatzeko bilera irekia dago gaur, eguaztena, 18:30ean, kultura etxean. Jaiei lotutako deialdi batzuk ere zabalik daude dagoeneko; Herri Eguneko tabernarako eta herri bazkarirako, esaterako, uztailaren 5ean bukatzen dira.

Hiru hilabete barru San Migel jaiak hasita egongo dira Oñatin. Aurretik egiten dira egitarauko hainbat ekintza eta aurtengo jaietarako ideiak partekatzeko eta egitaraua bera osatzeko bilera egingo du Udaleko Kultura departamenduak gaur herritarrekin. Bilera irekia da. 18:30ean hasiko da, kultura etxean.

Dagoeneko, baina, zabalik daude jaiei lotutako hainbat deialdi eta beste batzuk laster zabalduko dituzte:

  • Herri Eguneko tabernaren kudeaketa:
    • Aurkezten den taldearen ardura izango da: horniketa eta ustiaketa osoa
    • Lortutako irabaziak taldearentzat izango dira
    • Izena emateko azken eguna: uztailak 5
    • Izena emateko bideak: kultura.idazkaritza@onati.eus helbidea edo 943 78 03 53 telefono zenbakia
  • Herri bazkarian laguntzeko:
    • Helburua da mahaiak atondu eta bazkaria zerbitzatu
    • Baldintzak dira: 40 pertsonez osaturiko taldea izatea eta 13:00etarako kiroldegi aurrean egotea
    • Izena emateko azken eguna: uztailak 5
    • Izena emateko bideak: kultura.idazkaritza@onati.eus helbidea edo 943 78 03 53 telefono zenbakia
  • Kartel lehiaketa:
    • Hemezortzi urtetik gorako edozeinek har dezake parte
    • Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu
    • Formatua: Digitala bakarrik
    • Ezinbestekoa izango da euskarazkoa izatea eta gutxienez testu hau agertzea: Oñatiko Jaixak 2022
    • Aurkezteko epea: 2022eko ekainaren 23tik uztailaren 15era
    • Bidalketarako helbide elektronikoa:  kultura.idazkaritza@onati.eus. Mezuan honako hau agertu beharko da: Kartel lehiaketa 2022. Izen abizenak eta telefonoa
    • Kartel irabazlea hautatzea: internet bidezko bozketa librea, uztailaren 18tik 25era. Esteka, sare sozialetan eta web orrian zintzilikatuko da
    • Irabazlearen saria: 500 euro
  • Artisau azokan parte hartzeko:
    • Udalaren web gunean eskuragai egongo den formularioren bidez egingo da eskaera
    • Oñatin jaio edo bertako herritarra izatea. 20 toki egongo dira herritarren artean banatzeko, hauek beteko ez balira, gainontzeko parte-hartzaileen artean banatuko lirateke postuok. Guztira 30 artisauentzako tokia egongo da.
    • Izena emateko epea: uztailak 4tik 15era
    • Jakinarazpena: uztailak 26
  • Jaietako salmenta postuak:
    • Udalaren web gunean eskuragai egongo den formularioren bidez egingo da eskaera
    • Denei jakinaraziko zaie aukeratuak izan diren edo ez
    • Postu kopuruen arabera zozketa egingo da
    • Postua (2m) muntatzeko norberak bere materiala ekarri beharko du
    • Izena emateko epea: uztailaren 18tik irailaren 12ra

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak