Berezia izan da aurtengo Erretiratuen Eguna. Bazkari barik, ekitaldi guztiak parrokian bertan egin dituzte. 12:00etan mezaren ostean omendu dituzte Arzuaga eta Olalde. Opariak jaso ostean, bertsotan egin dute Arregi anai-arrebek, eta dantzaldia, Oñatzeko dantzari gaztetxoek.
Ostean, parrokiako klaustroan batu dira mokadutxoa hartzeko, eta bertan egin dute oparien zozketa.