Benia de Onis-en jokatu zen, atzo, zapatua, GTPE Picos de Europako lasterketa. Nazioko eta nazioarteko proba erreferentea da, modalitate eta distantzia desberdinekin jokatu dena, eta Xabi Lete korrikalari oñatiarrak hiru ordu eta hogeita bi minututan amaitu du proba; hala urrezko domina jasoz. Bere atzetik, bigarrena sailkatu da Ignacio Campillo (03:44:25) , eta hirugarrena, Angel Bordas (3:44:30) izan da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.