Trikitika Eguna ospatu dute gaur, Oñatin. Hau da, Trikitixa Eguna eta Hika Eguna. Lizargarate Trikitik Elkarteak eta Ingo Xonau! taldeak antolatu dute eta Oñatiko trikitilariek girotutako triki-hika-poteoa egin dute; gero, hika-bertso bazkaria; eta arratsaldean, Eingo txarangak alaitutako triki-hika-poteoa izan dute. Bazkaria Antixenan egin dute, eta bertan izan dira, Oihana Iguaran, Amets Arzallus eta Eli Pagola bertsolariak, kantuan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.