23 kilometroko Mont Blanc-eko proba irabazi du Malen Osak

Imanol Beloki Unamuno 2022ko ekainaren 25a

Malen Osa Mont Blanc-eko maratoiko helmugan. Argazkia: David Gonthier

Mont Blanc-eko maratoiko 23 kilometroko proba irabazi berri du Malen Osa korrikalari oñatiarrak. Alpeetako gailurrik altuenean egin den proban urrezko domina jaso du Osak, bi ordu eta 33 minutuan helmugara iritsita. Bere atzetik, bigarren postuan sailkatu da Isabelle Lamy, korrikalari oñatiarra helmugara iritsi eta bost minutura, eta hirugarrena, berriz, Irene Fuertes izan da helmugaratzen, bi ordu eta 50 minutu eginda.

Malen Osa podiumean, Isabelle Lamy eta Irene Fuertes korrikalariekin batera. Argazkia: David Gonthier

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak