Jubilatuen Eguna ospatuko dute domeka honetan

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko eka. 24a, 11:41

Aurten ez dute bazkaririk egingo; 2019koa da argazkia.

Mezarekin hasiko dute euren eguna domekan jubilatuek. 12:00etan Mikel Goiangeruaren parrokian izango da hori, eta meza ostean omenduko dituzte aurtengo Jubilatuen Eguneko Asun Arzuaga eta Jabier Alzelai omenduak, aldarean.

Txapela, zapia eta erlojua jasoko dituzte biek ekitaldian, eta horren ostean, bertsoak abestuko dizkiete eta Oñatz dantza taldekoen dantzak ere izango dituzte.

Ondoren, jatekoa eta edatekoa izango dute klaustroan eta bertan egingo dituzte sarien zozketak. Kiroldegian bazkaririk ez dute egingo aurten, eta mezara joan nahi ez dutenek baina luntxera bai, klaustroko atzeko atetik sartu ahal izango dira 13:00 inguruan.

Ikusi Makusi taldea bueltan da

Gaur, egubakoitza, bestalde, De vecinos como estos, líbranos señor antzerkia eskainiko dute antzerki taldekoek, 17:30ean, Santa Ana antzokian.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak