Elgetako artisau garagardoak dastatzeko aukera egongo da egubakoitzean gaztetxean

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko eka. 23a, 14:55

Syberia taldea.

Pelax eta Syberia taldeen kontzertua egongo da egubakoitz gauean Antixena gaztetxean. Aurretik, baina, Elgetako artisau garagardo desberdinak eta hanburgesak dastatzeko aukera egongo da.

 

Gauean dira biharko kontzertuak gaztetxean eta aurretik, "arratsaldea girotzeko asmoz", 19:30etan terraza zabalduko dute. Elgetako artisau garagardo desberdinak eta hanburgesak dastatzeko aukera egongo da bertan.

Kontzertuak 22:00etan hasiko dira. Pelax –Unai Pelayok 2013 urte inguruan martxan jarritako egitasmoa da, denborarekin, bakarkako
proiektu izatetik, talde forma hartzera pasa dena, donostiarra– eta Syberia –2009an Bartzelonan sorturiko post-rock taldea da– taldeek joko dute, zuzenean. Sarrerak: soldatadunek  bost euro eta soldata gabeek hiru euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak