Usako zabalik berriz gaurtik

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko eka. 22a, 10:27
Usako.

Atzo egindako analisien emaitzak egokiak dira eta bainua librea da berriz Usakon gaurtik, eguaztena, aurrera.

Astelehenean egindako ur analisien emaitzak onak zirela ikusi zuten atzo, baina, zuhurtziaz, bainatzeko debekuari eustea erabaki zuten. Atzo egin zituzten azken analisiak eta gaur goizean jaso dituzte emaitzak. Egokiak dira, udaleko kirol departamenduak baieztatu duen moduan, eta dagoeneko, gaurtik, bainatu daiteke Usakon.

Irailaren 11ra arte egongo da zabalik bainu denboraldia Usakon. Ordura arte, soroslea egongo da, egunero, 15:00etatik 21:00etara bat eta errefortzurako beste bat 16:00etatik 20:00etara. Herribuseko linea batzuk ere bertaraino joango dira: 16:00etan eta 19:30ean Ugarkaldetik irteten diren autobusak. Ekainaren 13tik uztailaren 31ra arte eta abuztuaren 22tik irailaren 10era arte izango da zerbitzu berezi hori astelehenetik egubakoitzera bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak