Herriko Euskaraldiko Batzordearekin batera, Oñatin ekimena dinamizatzea izango da dinamizatzailearen zeregina. Besteak beste, antolatzaileen eta herriko boluntarioen lana koordinatzea, Euskaraldiko koordinazio orokorreko mintegi eta bileretan parte hartzea eta herritarrak ahobizi/belarriprest dinamikarako aktibatu eta prestatzen jardun beharko du.
Curriculumak aurkezteko azken eguna ekainaren 22 da, Lansarean webgunearen bidez edo posta elektronikoz bidali behar dira: mikel@topagunea.eus helbidera.