Miren Bermejo: "Azken txapelketan baino hobeto ibili gara Oñatin"

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko eka. 22a, 07:48
Zapatuan Zubikoan jokatutako eskubaloi partiduetako bat.

Gipuzkoako selekzioarekin jokatu du Miren Bermejo oñatiarrak zapatuan Zubikoan egin duten Corpusetako eskubaloi txapelketan. Aloña Mendikoak pozik daude txapelketa berreskuratu eta harmailetan giro ona ikusi dutelako.

Pandemiagatik bi urtez etenda egon ostean, berreskuratu egin dute eskubaloiko Corpus txapelketa eta zapatuan jokatu zen Zubikoa kiroldegian. Infantil mailako Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako selekzioek jokatu zuten kantxa berdean. "Bero handia egin zuen eta partiduetan atsedena hartzeko geldialdiak egin genituen. Ondo joan da txapelketa eta jendea ere etorri da ikustera, harmailetan giro ona zegoen. Pozik gaude", dio Aloña Mendiko eskubaloi saileko Ane Kortabarriak.

Neurriak, beroagatik

Goizean lau partidu jokatu zituzten –bi neskek eta bi mutilek– eta beste lau bazkal ostean: 3. eta 4. postuak erabaki zituztenak eta finalak. Beroa zegoen iragarrita zapaturako eta hasieratik erabaki zuten partiduetan atsedenaldiak egitea denkantsurako eta ura edateko: hamar minutu jokatu, minutu bateko geldialdia egin eta beste hamar minutu jokatu. 

Hauek izan dira emaitzak:

  • Nesken kategorian:
    1. Bizkaia
    2. Gipuzkoa
    3. Nafarroa
    4. Araba
  • Mutilen kategorian:
    1. Gipuzkoa
    2. Nafarroa
    3. Bizkaia 
    4. Araba

Partidu lehiatua

Miren Bermejo oñatiarrak Gipuzkoako selekzioarekin jokatu zuen: "Oso gustura ibili naiz. Honen aurretik beste torneo bat izan dugu Hondarribian, eta han baino hobeto ibili da taldea Oñatin. Pena izan da ez irabaztea. Oso partidu lehiatua izan zen finalekoa. Askotan berdindu genuen markagailua bi taldeok baina azkenean galdu egin genuen".

Txartel saritua

Zozketa egin ostean, hauxe izan da zenbaki saritua: 03484. Txartel hori duena jar dadila harremanetan eskubaloi sailekoekin. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak