Zapatuan da Trikitika eguna

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko eka. 21a, 11:15
Amets Arzallus, Oihana Iguaran eta Eli Pagola datoz zapatuan Oñatira.

Trikitika Eguna: Trikitixa Eguna eta Hika Eguna. Biak batera ospatuko dituzte, zapatuan. Iguaran, Arzallus eta Pagola datoz hika-bertso bazkarira eta txartelak salgai daude.

Lizargarate trikitizale elkartearen eta Ingo Xonau! taldearen ekimenez antolatu dute zapatuko Trikitika eguna. Egun osoko festa izango da, San Juan egunaren bezperan. Eguerdian, Oñatiko trikitilariek girotutako triki-hika-poteoa egongo da; gero, hika-bertso-bazkaria; eta arratsaldean, Eingo txarangak alaitutako triki-hika-poteoa, dantzarako aukera ere emango duena.

Hika-bertso-bazkaria Antixena parkean izango da eta hiru bertsolarik hartuko dute parte: Oihana Iguaran, Amets Arzallus eta Eli Pagola arituko dira bertsotan. Txartelak Txokolateixan daude salgai, 20 eurotan, ekainaren 21a arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak