Musika eta antzerkia udako musika egitarauaren barruan

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko eka. 20a, 12:03
Iñaki Olalde, Kultura batzordeburua, eta Edurne Soraluze, Kultura departamentuko idazkaria.

Herriko kale ezberdinetan egingo dira aurten ere Udalak udarako antolatu dituen kultura ekitaldiak, Lazarragan, plazako frontoian edo auzoetan, esaterako. Musika emanaldiak dira gehienak, eta antzezlanak ere egongo dira.

Beste  urtebetez, kalean egingo dituzte Udalak udarako antolatu dituen kultura ekitaldiak. Errementeri plazan, Santa Lutzian, San Lorentzo ermita aurrean, plaza ondoko frontoian eta Lazarraga lorategian izango dira. Alarma Morea, Bidaide edo Omago taldeak etorriko dira, adibidez; antzerkigintzan, 'Frontona' eta 'Turistreatzen' antzezlanak eskainiko dituzte. Etxe taldeak ere badira egitaraua osatzen dutenen artean.

Eguaztenetan eta 19:00etan izango dira hitzordu gehienak. Salbuespenak dira Ganbara eta Hots abesbatzek uztailaren 1ean egingo duten 'Basoaren hotsa' emanaldia izango da; 22:00etan, Santa Lutzian, eta eguazteneko kontzertua.

Egitarauko lehen emanaldia aste honetan da, ekainak 22, eguaztena; musika eskolako ikasleek ikasturte amaierako kontzertua izango da, 19:00etan, Lazarraga lorategian. Agendan daude jasota guztiak.

  • Ekainak 22, eguaztena. Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleen ikasturte amaierako kontzertua. 18:00etan, Lazarraga lorategian
  • Uztailak 1, egubakoitza. Ganbara eta Hots abesbatzak. 'Basoaren hotsa'. Pianoan: Amaia Zipitria. Zuzendari: Aitor Biain. 22:00etan, Santa Lutzian
  • Uztailak 6, eguaztena. 'Frontona' antzezlana. 19:00etan, plazako frontoian (eguraldia txarra bada, Zubikoako pilotalekuan)
  • Uztailak 13, eguaztena. Bidaide taldearen kontzertua. 19:00etan, Lazarraga lorategian
  • Uztailak 20, eguaztena. Alarma Morea taldearen kontzertua. 19:00etan, San Lorentzoko ermitaren aurrean
  • Uztailak 27, eguaztena. Omago taldearen kontzertua. 19:00etan, Lazarraga lorategian
  • Irailak 4, domeka. 'Turistreatzen' antzezlana Trapu Zaharra taldeak. 19:00etan, Errementari plazan

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak