Corpusetako eskubaloi txapelketa ere bueltatu da

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko eka. 16a, 20:08
Zubikoa kiroldegiko kantxa berdea.

Infantil mailako selekzioek zapatuan dituzte partiduak; Miren Bermejo oñatiarrak Gipuzkoakoan jokatuko du.

Pandemiagatik bi urtez jokatu barik egon eta gero, aurten berriz egingo da Corpusetako eskubaloi txapelketa Zubikoa kiroldegian. Aloña Mendik antolatuta, Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiko eta Nafarroako infantil mailako selekzioak etorriko dira eta egun osoko torneoa izango da.

Miren Bermejo oñatiarra

Gipuzkoako eta Arabako nesken selekzioen arteko partidua izango da txapelketako lehenengoa, 09:30ean. Lau jokatuko dituzte goizean eta bazkalostean jokatuko dira 3. eta 4. postuak erabakiko dituzten partiduak, neskena eta mutilena, eta finalak.

Aurretik jokatu diren Corpus torneo gehienetan egon da Aloña Mendiko jokalariren bat, eta aurten ere bai. Miren Bermejo oñatiarrak Gipuzkoako selekzioarekin jokatuko du. Beste kategoria batzuetako txapelketak ere antolatu dituzte aurten beste herri batzuetan eta horiek guztiak jokatzeko etxeko jokalariren bat dago Gipuzkoako selekzioko taldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak