Argia kenduko dute bihar Errekalden, Mendiko kalen eta Moiua kalean

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko ekainaren 21a

Errekalde auzoa.

Bihar, eguaztena, argia kenduko dute, bi orduz, Errekaldeko transformazio zentroan behe tentsioko koadro baten instalaziorako eta Errekalde 17-19-21-23 etxe blokeetan 400 voltera tentsio aldaketa egiteko. Horregatik, 15:00etatik 17:00etara argia kenduko dute Errekaldeko, Moiua kaleko eta Mendiko kaleko hainbat ataritan.

Oñargik jakinarazi duen moduan, atari hauetan kenduko dute argia bihar, 15:00etatik 17:00etara:

  • Errekalde auzoan: 2, 4, 6, 15, 16, 17, 19, 21, 23, 24, 27, 29, 30, 32, 34 eta 37
  • Moiua kalean: 14, 16, 18, 20, 22, 24 eta 26
  • Mendiko kalean: 2, 4, 6, 8 eta 10

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak