Oñatin gertatutako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Bilgune Feministak

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko eka. 16a, 16:47

Artxiboko irudia.

Larunbat gauean, Euskal Herriko Bilgune Feministaren 20. urteurrena ospakizunen testuinguruan gertatu zen erasoa, Bilgune Feministak azaldu duenez: "Gizon batek kide bat jarraitu eta jazartu zuen bere furgonetara bidean zela". Hala, gaurko, eguena, elkarretaratzea deitu dute Oñatin. 20:00etan izango da herriko plazan.

Joan den asteburuko topaketan Oñatiko kaleak festaz eta borroka feministaz betetzea zen asmoa, eta horretarako "espazio aske eta seguru bat" eraiki zuten Bilguneko kideek. Baina "zoritxarrez", asteburua ez zela erasorik gabekoa izan deitoratu dute.

Oñatiko Udalak ere bat egin du elkarretaratzeko deialdiarekin eta herritarrak parte hartzera gonbidatu ditu. Izaro Elorza alkateak "irmoki gaitzetsi" du gertatutako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak