Heldu dira barrakak

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko eka. 15a, 16:45

Barrakak muntatzen gaur goizean.

Goizean iritsi dira eta muntatzen hasi heldu ahalaz. Plaza ondoko gunean egongo dira, betiko tokian.

Bi urteren ostean, betiko tokia hartu dute barrakek; espazio bera eta barraka bakoitzaren tokia ere bera. Goizean iritsi dira, eta ondo ezagutzen duten gunean hasi dira muntatzen, bakoitza egon ohi den lekuan.

Egubakoitzetik aurrera egono dira martxan, hilaren 21a arte. Bidaia bakoitzaren prezioa 1,80 euro izango da eta sei bidaien bonoa berriz, hamar euro; bidaia bakoitzak bi minutu iraungo ditu, gutxienez. Ekainaren 20an, hurrengo astelehenean, baina, euro bat izango da badaiako.

Zapatuan, bestalde, barraketako argiak eta musika kendu egingo dira bi orduz –17:00etatik 19:00etara–, aniztasun funtzionala duten haurrentzat eta gaztetxoentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak